Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/71

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: ala arrazio geiago da gu gauden erreberenzia eta debozioreki Jesu Kristo gure jaunaren aurrean. Irurgarren gauza zerengatik egon bear baitugu atenzioreki eta debozioreki...)(r)en berrikusketa, ordua: 17:23, 18 otsaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<30r>

ala arrazio geiago da gu gauden erreberenzia eta debozioreki Jesu Kristo gure jaunaren aurrean.

Irurgarren gauza zerengatik egon bear baitugu atenzioreki eta debozioreki da zeren orai erran dugun gauza inportanzia anditakoak erdesteko ofrezitzen baitiogu presente bat guzis abaratsa eta balore anditakoa eta guzis agradatzen zaiona Jaungoikoari, baita Jesu Kristo munduaren salbazallea. Bada, persona batek dramanean urresko taza bat balore anditakoa presentatzeko errege batei, egiten dio zerbait maneras reberenzia eramotzeko, eskuak garbitzen dituela eta beztidura obrenak arzen dituela eta, ala, apainzen dela eta pensatzen duela nola bear dion presentatu agrada dakion bezala zenbat. Bada arrazio da daukagun erreberenzia geiago mezan gaudenean, alas eta an ofrezitzen diogunean eta presentatzen munduaren salbazallea Kristo gure jauna, bere