Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/70

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<29v>

gizon bati eta limosna txiki batengatik. Bada, arrazio geiago da gu gauden umildade eta erreberenzia geiagoreki Jaungoikoari eskatzen diogunean anbat gauza eta Jesu Kristoren aurrean eta ain inportanzia anditakoak eta geiago konbeni zaizkigunak, ezez mundu onetako gauza guziak. Zeren mezan eskatzen diogu barka drazkigun aren dibina majestadearen kontra egin ditugun faltak eta geuren nezesidade guzien erremedioa, eta digun fabore eta grazia ongi bizitzeko eta, ala, gloria erdesteko. Bada, gauza oek, dudarik bage, dirade geiago konbeni zaizkigunak, ezez mundu onetako guziak. Bada, gauza oek erdesteko Jaungoikoarenganik, garade gu pobreago, ezez munduan geien diradenak, baitirade poderoso eta abaraz geien denarendako. Zeren gauza guziak ala mundu onetan bizitzeko nola gloria erdesteko bear ditugunak, erdetsi bear ditugu jaun onenganik. Eta