Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/69

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<29r>


Egon bear da, bada, erreberenzia eta debozioreki. Lenbizikorik, zeren meza enzuten duena baitago Jesu Kristoren aurrean, zeñen aurrean jarritzen baitirade belauriko zeruan diraden aingiruak eta sanduak eta lurrean diraden personak eta infernuan diraden demonioak.

Bigarrena, zeren meza enzuten duena baitago negoziatzen Jaungoikoareki, eskatzen diola auniz gauza eta inportanzia anditakoak. Argatik sazerdoteak erraten du auniz aldis “oremus”, abisatzen gaituela otoitz egin dezagun, zeren ura dela denbora ona negoziatzeko eta erdesteko Jangoikoarenganik bear dugun guzia. Bada, nor da eskatzera determinatzen denean persona bati auniz konbeni zaion gauza bat, ezpaitio eskatuko errespetureki? Konsidera zazu nola atarietan dabilzan pobreak eskean, zenbat umildadereki, zenbat erreberenzia egiten duten txapela eranzirik. Eta oek guziok