Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/72

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<30v>

ondasun merexitu zizkigun guzieki, eta ez lurreko erregeri baizik Jaungoiko egiaskoari, baita errege guzien erregea eta jauna, gauza guziak dakizkiena, eta nai duen guzia egin dezakena.

Eusebiok kontatzen du eze Erromako jendeak ofrezitzen zituztenean beren sakrifizio falsoak, etzutela enzuten pregonariaren oiua, baizik erraten ziotela “egizue egiten duzuena pensatzen duzuela zer egiten duzuen. Zaudete gogos eta pensamentus egiten duzuen gauzan”. Eta mauruak sarzen diradenean beren mezkitan, non juntatzen baitirade Mahomari otoitz egitera, daude ain atenzioreki, eze sentituagatik edozein arroitu, ezpaitirade meneatzen beren lekuetatik eta ez minzatzen batak berzeki. Bada, arrazio geiago da kristioak dauden debozioreki eta atenzioreki meza enzuten dutenean daudenean minzatzen eta negoziatzen Jaungoiko egiaskoareki,