Orri hau berrikusi gabe dago
<1 114>
G. Gihauren indarrez egin ditirogia?
I. Ez Jinkoaren grazia gabe, zoin bethi adelatürik baitago, guri haren emaiteko, galthatzen baderiogü behar bezala.
G. Zer sari hitz eman dü Jinkoak haren manü saintü ororen begirazaler?
I. Paradüsia, non bethikoz dohatsü baitirate.
G. Hurak hautse dütükienek zer gaztigü dükeie?
I. Bizitze hontan gaizki dirate, eta Iferniala eroriren, non Jinkoa galdürik, Deebrieki bethi erreren baitira: hari ihes egiteko, gitian oren oroz onsa bizi.
7. igantian
G. Zer da eskümükia?
I. Sentenzia bat, zoinzaz Elizako Jügek, eta legek gaztigatzen baitütie bekhatü gisa eli baten egiliak;