<1 113>
Jinkoak eta lege güziek Elizako artzañer, edo hen lekhükoer eman deritzen hazkürre eta züzenak direlarik.
G. Sori deia Detxema Primiziak egin beno lehen, frütietarik langilen pakatzia, eta aziaren zerbait berheztia?
I. Ez lege güziek nahi die, Jinkoari eta haren lekhükoer züzen hoiek borogü orotarik xahü eta oso eman dakitzen; gero Nork beretik zorrak paka ditzan.
G. Elizak manü hoiek oro egin ahal derizkia?
I. Bai düda gabe; zeren Jinkoak Amatako haur eman baiterikü; eta ordenatü Eliza sinhetsiren eztiana maradikatü dela, eta igaran dadin pagano eta eskümükatü baten: ororen bürian ere Elizako maniek Jinkoarenen hobeki begiratzera hel eraziten baikütie.
G. Aski deia Jinkoaren eta Elizako manien jakitia?
I. Ez: begiratü ere behar dira onsa.