Orrialde:Belapeire Catechima.djvu/116

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1 115>

haien manien hausliak, eta egia ükhatzen dienak, aithortü behar lükeienian, Nori bere hon edo ohoriaren begiratzeko, edo galdü dianian bühür eraziteko.

G. Eskümükiak zer gaitz eretxekiten derio kristiari?

I. Jinkoaren haurretarik berheztia, eta Elizako hon espiritualen galzia.

G. Zergatik diozü eskümükia dela berhezte bat?

I. Zeren eskümükatia berhezi baita Elizako honen partaletarzünetik, menbro hirotia korpitzetik bezala.

G. Eskümükatiek zer hon galzen die?

I. 1. Elizan sartzia, 2. Meza Saintiaren enzütia, 3. sakramentien hartzia, 4. parte ükheitia Elizako othoitzetan, Ostirale Saintian salbü, 5. saintien merexietan, 6. indüljenzietan, 7. bere aita espiritualen gidamentietan, 8. lür saintian ehorztia, 9. eskümükatia Elizatik izentatü bada, debetü da hari minzatzia, hareki jate eta edatia, egoitia eta gañelako nabastarriak, eskümüküren penan, 10.