Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/318

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: jende handia baitzeramaten galtzera, eskiribatu zioen Mezenas bere adiskideak, eta igorri eskutik eskura, bera jendartean urrun egonez, buthun labur bat erraiten zioela: '...)(r)en berrikusketa, ordua: 08:28, 14 uztaila 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<318>

jende handia baitzeramaten galtzera, eskiribatu zioen Mezenas bere adiskideak, eta igorri eskutik eskura, bera jendartean urrun egonez, buthun labur bat erraiten zioela: Surge carnifex (Zonar. t. 2. Annal.). "Jaiki adi, karnazera; ikhusak zer hari aizen, borreroa". Enperadoreak buthun hura, hain laburra eta zinezkoa errezibitu zuenean, nork egina zen izenik ezpazuen ere, ezagutu zuen bere adiskidearen letra eta eskua; hartu zuen parte onera, eta berehala, bere falta ezaguturik, kolerak eragin zeraukala ikhusirik, barkhatu zerauen guztiei. Anhitz balio du adiskide leial baten bere konpainian izaiteak, hark egiak erran diatzon, eta deus erran gabe ere, ukhondoaz utki dezan edo begiaz kheinu egin diazon. Zeren batzutan gehiago egiten du kheinuak, mihiak baino. Gauza baten egitera zohazinean, eta zeure adiskideak eztagizula erraiten deratzunean, ez albaitzenegi, gibela albaitzindezi. Zeren komunzki orduan hobeki dakusa zure adiskide hark, zuk baino. Zeren zu nola baitzaude deliberatua, eta bai batzutan pasionatua eta itsutua ere, eztuzu den guztia ikhusten. Baina zure adiskideak eztu pasionerik, argi ditu begiak, hark den bezala eta behar bezala ikhusten du.

Etzait egundaino neure adiskidearen abisuaren kontra egin dudan gauzarik ongi gerthatu. Midikuak ere, munduko hoberena