<319>
bada ere, eritzen denean, bertze midikuen eskuetan utzten du bere burua, bertzeren abisuz eta ordenantzaz midizinatzen eta errekaitatzen da. Bada, koleran dagoena eri da. Beraz, nahi badu sendatu, beha bekio bere adiskideari, goberna bedi haren konseiluz eta abisuz, zeren halatan edirenen da ongi, eta ez bertzela.
212 Finean, ez koleratzeko eta kolerak dioskun gauzarik ez egiteko, oraikotz azken erremedioa da konsideratzea eta geure baithan barrena pensatzea, zein gauza ona, plazenta eta ondore onetakoa den, ez ihardukitzea, mendeku bilha ez ibiltzea, bakean egoitea. Quis, enim, labor est fratri indulgere conturbanti? Labor quidem in remittendo nullus; in retinendo, autem, inimicitias, maximus; si quidem iracundia liberari, maximam reddit menti quietem, et valde hoc est facile volenti. Neque, enim, necesse est maria transfretare, nec longi itineris peregrinationem subire, nec montium excelsa ascendere, nec pecuniam impendere, nec corpus intendere; sed sufficit velle tantummodo (Chrysost. serm. 21, t. 2). Zer trabailu da etsaiari barkhatzea? Ez bat ere ―dio San Krisostomok. Zeren ezta hartarakotzat itsasorik iragan behar, ez bidean ibili, ez mendian gora igan, ez dirurik gastatu, ez gorputzik higatu, eta ez bertze trabailurik hartu: nahia behar da, eta ez bertzerik. Baina egiteko handia da, eta penagarria, ez barkhatzea, ea nondik