Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/327

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Gainerakoan nork bere egitekoak egin ditzala eta behar duena behar duenarekin solhasta dadila. Egia da, ordea, saindu izaiteko, girisino komunei abantail eramaiteko, ezta...)(r)en berrikusketa, ordua: 10:54, 13 uztaila 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<327>

Gainerakoan nork bere egitekoak egin ditzala eta behar duena behar duenarekin solhasta dadila.

Egia da, ordea, saindu izaiteko, girisino komunei abantail eramaiteko, ezta asko salutatzea, borondate gaixtorik ez edukitzea, eta ez eskandalurik ere ez emaitea: baina guztiekin behar da izan orobat, guztiekin behar da izan solhasturi amoltsu eta arronter.

Eta, are gehiago, ezta asko gaizki egiten derakunari gaizkirik ez egitea, baina ongi egin behan diogu. Zeren hura da saindutasuna, perfettasuna, debozinoan konplitu izaitea, eta Jainkoak karitateaz eta amorioaz eman derakun manuaren konplitzea.


§ 2


217 Erran dugu barkhatu behar diogula geure etsaiari eta amorio eduki, zeren hala manatzen baitu Jainkoak. Ordea, noiz manatu othe zuen? Orzegun Saindu arratsean, hil behar zuen bezperan, bere azken finean, kandela eskuan harturik bezala zegoenean. Emaztea orhoitzen da, bere senharrak hiltzerakoan erran zioen azken hitzaz, eta bai semea ere, orduko bere aitaren konseiluaz.

Bada gure Jaungoikoak bere azken finean, mundu hunetarik bertzera partitzerakoan, erran zerauen bere diszipuluei eta hekin batean guri guztioi: