Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/328

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<328>

"Ene diszipuluak, ene giristino maiteak: badakusazue nola nagoen, nola heriotzea hurbildu zaitan, sarri hil behar dudan, eta neure testamentaren eta azken ordenuaren egiteko ordu dudan. Bada, ene azken ordenua, ene azken borondatea eta manua haur da: Ut diligatis invicem (Ioan. 15). Elkhar onhets dezazuela, etsaiari barkha diazozuela".

"Hunetan izanen zarete seinale, hunetan izanen zarete ezagutuak, eneak eta ene eskolan eta konpainian haziak eta ikhasiak zaretela". In hoc cognoscent omnes quod discipuli mei estis, si dilectionem habueritis ad invicem (Ioan. 13).

218 Badakizue zenbat bidegabe egin zioten Joseph patriarka handi hari bere anaiek, nola gaitzetsi zuten eta saldu zuten.

Eta nola gero, halaber, denboraren buruan, guti usterik, bere anaia salduaren beharrera eta menera ethorri ziren, herstura handian jarri ziren: hain handian,

ezen gero bere aita Jakob hil zeienean, hasi baitziren elkhargana bildurik elkharri erraiten: "Zer izanen da, bada, orai gutzaz? Hil da gure aita prestua, ona eta saindua; eta hura bizi zeino ongi ginen, segur ginen, zeren haren amoreakgatik, geure anaiak barkhatzen zerakun.

Baina orai, nor baliatuko zaiku? Norgatik baliatuko deraku?".

Gogoeta handi zuten bere baithan. Eta gogoetak gogoeta eragiten