<260>
nongo den, ifernukoa dela. Eta nola Jondone Petriri bere nabusiaz ukhatu zuenean, erran baitzioten: Tu ex illis es, nam loquela tua te manifestum facit (Mat. 16). Eztuzu zer ukhaturik, zu hetarik zara, Jesu Kristoren dizipuluetarik zara, zure mintzaian ezagun zara: hala erran ahal dakidikaio arnegariari eta juramentu egiteko usantza duenari ere: Tu ex illis es. Zu ifernukoetarik zara: zeure minzatzean, arneguetan, burhoetan eta maradizionetan ezagun zara. Zeren hori da ifernuko erdara, lengoaia eta hitzkuntza, han eta hangoen artean usatzen dena. Ifernuan daudenak, hango dolore handiak direla kausa, hek ezin pairatuz, bethi daude arneguz, juramentuz, burhoz eta maradizinoz. Hala erraiten du Jondone Joanes ebanjelistak: Blasfemaverunt Deum caeli prae doloribus et vulneribus (Apoc. 8).
174 Eta nola parabisuratzen direnak, usatzen baitira eta hasten oraidanik, hemen lurrean, gero zeruan eginen duten ofizioaren egiten eta ikhasten, Jainkoaren laudatzen: hala ifernurako direnak ere hasten dira orai beretik, ifernuko ofizioaren egiten, arnegatzen eta maradizino egotzten.
Ikhusiko duzu, burhasoek eta nabusi-etxekoandrek, bere seme-alabak, sehiak eta etxeko familia guztia, hargatik beltzuri bat ere egin gabe, eta hartan batere damurik hartzen dutela iduririk egin gabe, nahi duten juramentu