<243>
Baldin ezpaduzu, ezinak eztu legerik. Orduan etzara obligatu pagatzera, pagatzeko ahala dukezun arteino. Ez eta etzara obligatu pagatzera, baldin hartzekodunak berak kitatzen bazaitu edo barkhatzen baderatzu. Are gehiago, hartzekodunak, ez ezinbertzez edo bortxaz, baina bere nahiz eta borondatez, igurikitzen deratzunean, eta emaiten ephe, orduan luza dezakezu pagamendua ephe hartaraino, baina ez gehiago. Paga ahal dezakezula, pagatu gabe jabearen borondatearen kontra onaren edukitzea, bekhatu da.
Eta haur hain ongi aditzen da zor jakinaz eta aithortuaz, nola gauza ebatsiaz eta ixilik eramanaz. Hain ongi pagatu behar da bata, nola bertzea.
Eta ezta, ez, asko, aithorraren emaitea, eta ez gero zeure ordenuan eta hiltzerakoan, bihurtzeko eta pagatzeko gogo eta borondate izaitea ere. Baldin ahal badezazu, zerorrek bizi zarela, eta ahalik eta fitetzena pagatu behar duzu zeure zorra, eta bai bihurtu ere gauza ebatsia eta gaizki eramana. Ezta asko ondokoei kargu utztea. Hala emaiten du aditzera doktor Navarrok: Decedentes e vita, cum possint et non restituunt, sed legant in testamento, non secure decedunt (Navar. in Manuali de restitutio, cap. 17, num. 69). Hiltzerakoan, berek paga ahal dezaketelarik, pagatzen eztutenek, baina