Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/242

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<242>

eta konzientziaz zor dituenak? Nola baitira ebatsien bihurtzea, zorren pagatzea, erauzi dituen falso testimonioen satisfatzea eta eragin dituen kalten eta gaixtakerien erremediatzea?

Baldin obra miserikordiazkoak zerorrek zeure eskuz egiten ezpadituzu, eta ez bertzeri ere eragiten, egia da, eztuzu orduan merezimendurik izanen, baina ez bekhatu mortalik ere. Zeren obra miserikordiazkoak, hargatik deitzen dira miserikordiazkoak, eta ez justiziazkoak, zeren zenbait behar ordu herstutan eta premiazkotan baizen, ezpaikara obligatu heken egitera. Baina obra justiziazkoetan diferentki mintzatu behar dugu. Zeren heken konplitzera obligatu gara bekhatu mortalen penan.

Eta eztuzu, ez, pensatu behar, ondokoetara utzteaz konplitzen duzula. Ez eta ondoko hei, zertzaz paga esleiturik, berezirik eta seinalaturik utzten baderauezu ere. Zeren nola, erran komuna den bezala, otsoak jan baitezake ardi kontatuetarik, hala zure ondokoak ere geldi dezake beretzat, zuk bertzerentzat seinalatuetarik. Eta zertako ibili behar zara seinalatzeketan, eta bertzeri kargu emanketan? Paga ezazu zerorrek, zeurk zor duzunaz geroztik.

163 Erranen duzu: "Eztut, ordea, zertzaz paga".