Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/241

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Hala egin behar dugu, bada, guk ere. Orai sendo gareino gehienik, baina gero eritasunean eta hiltzerakoan ere, egin behar dugu ahal dagiguna. Igor dezagun aitzinetik, eta...)(r)en berrikusketa, ordua: 16:59, 10 uztaila 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<241>

Hala egin behar dugu, bada, guk ere. Orai sendo gareino gehienik, baina gero eritasunean eta hiltzerakoan ere, egin behar dugu ahal dagiguna. Igor dezagun aitzinetik, eta daramagun geurekin ere.

Baina erremusinak, eta bertze obra on miserikordiazkoak, eta borondatezkoak utzirik, zeren ezpaita hetan hanbat peril, mintza gaitezin hurreneko kapituluan obra justiziazkoez eta obligazinozkoez, eta dakusagun nola guztien gainetik heken geure eskuz egitera, ondokoetara utzi gabe, garen obligatu.


Nola obra obligazinozkoak, konzientziaz zor ditutzunak, ondokoetara utzi gabe, zerorrek egin behar ditutzun


Kap. XVIII


162 Baldin obra miserikordiazkoak, nola baitira probeen faboratzea, biluzen beztitzea, gose eta egarri denari jatera eta edatera emaitea, batbederak, berak bere eskuz, bizi dela, irabazi handirik egitekotz, egin behar baditu: zenbatenaz berak bere eskuz, ondokoetara utzi gabe, egin beharkoitu obra obligazinozkoak, justiziazkoak