<240>
Orai hemen benturaz erranen du zenbaitek: Beraz, hunelatan, eriek bere eritasunetan eta azken ordenuetan egiten ditutzten legatek, emaitzek, eskentzek, erremusinek eta bertze obra miserikordiazkoek eztute deus balio.
161 Bada, ordea, ordukoek ere balio dute. Ordea, lehenekoek gehiago. Hala erraiten du San Krisostomok: Melius quidem fuerit, multumque afferens fiduciae, dum adhuc vivis, paupertati egentium succurrere. Si, vero, istud nolueris vel moriendo generosum quid facias; id enim, licet non multum habeat dilectionis, aliqua tamen est dilectio (Chry., Hom. 10 in cap. 81 ad Doma., tom. 4). Hobeago, merituago eta bihotz esportzagarriago bazatekeien ere, zerorrek zeure eskuz bizi zinela eta sendo zinela probearen faboratzea; ordea, guztiarekin ere, lehen faltatu baduzu ere, eztezazula hiltzerakoan bedere falta: egizu orduan zenbait liberaltasun. Zeren orduan egiten denak ere, ez anhitz, baina zerbait balioko du. Jainkoaz orhoitzen zarela aditzera emanen du. Gehienik osasuna duguino eta geure eskuz; baina gero, ondotik ere eta bertzeren eskuz ere, dagigun ahal dagiguna. Mundu haur bideazkoen ostatua da, iragaitzaz gara hemen.
Gure sekulako ostatua, herria eta etxea, bertze munduan da. Eta nehork bere herrira, eta bethiereko behar duen etxera igortzen ohi du aitzinetik ahal dagiena, eta bai gero deus gelditzen bazaika, bera dohanean, berekin ere eramaiten.