Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/239

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<239>

heda iazozu zeure eskua probeari.

160 Egun batez egin zioen othoitz Santa Luziak bere amari, gero egin gogo zuena, geroko begira egon gabe, egun beretik egin zezala, eritasunaren eta heriotzearen hersturan jarri gabe, sendo zela berak bere eskuz bere onak probei parti ziatzela. Baina ihardetsi zioen amak, orai usatzen den bezala: ―Ene alaba, igurikazu oraino aphur bat, ni zahartu naiz, sarri hilen naiz, eta orduan guztiak zerorri geldituko baitzaizkitzu, zerorrek eginen duzu plazer duzuna.

Errepuesta haur bere amak eman zeraukanean, lehiatu zeikan berriz alaba, erraiten zioela: ―Non est admodum gratum, o mater, Deo munus, quod qui offert, ideo offert, quia illius usum suprema interdicit dies (Suri. tom. 10, die 13 septem., in Vita Stae. Lucis). Ene ama maitea, badirudi ezen etzaikala Jainkoari eder eta ez plazent, presunak berak ezin goza dezakeien gauzaren emaitea eta presentatzea. Da dum sana es; ne, si moriens dederis, invita dedisse arguaris. Emazu beraz, ama, sendo zarela, eztiagizuten eranzute, edo erran eztiazazuten, hiltzerakoan emaiten duzuna bortxaz emaiten duzula.

Arrazoin hauk aditu zituenean amak, egin zuen alabak nahi zuen guztia: eta berehala, geroko begira egon gabe, berak bere eskuz partitu zituen bere onak probetara.