Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/372
<372>
horra non duzun berehala amorante harenganik mila burho eta maradizino, erran-merran eta desohore: erasiko du, oihu eginen du, eztu nehork ixilduko. Bada, etsaitu gabe eta gaitzera ethorri gabe, onez onetara apartatzea ere gaitz izanen da, eta perilos. Zeren lehen trebatuak izan, eroriak izan: lehen bezala elkharrekin egoiten, ibiltzen, minzatzen; okhasinoak ere lehen bezala, edo maizago presentatzen eta gerthatzen; gogoa urri, aldatzen errax; eta emazteak ere behin gerthatuz gero, ez falta ekidin. Bada egiteko, bada zertan pensa. Badirudi hobe lizatekeiela gaitzerarik eta haserreturik partitzea eta elkhar utztea.
Pontu hunen gainean bi gauza nahi nituzke erran. Lehenbizikoa: baldin etsaitu gabe, adiskidetasuna hautsi gabe, ezin aparta bazaitezke, hauts ezazu, etsai zaitezi. Eta orduan emazte hura haserretzen dela, edo gaitzez jartzen dela ikhusiagatik, eztagizula konturik. Zeren haserretze hura eta gaitzez jartze hura haren gainean izanen da, eta ez zure. Eta halaber orduan, zutzaz gaizki erraiten badu ere, paira ezazu, zeren zeure merezia duzu. Halako ezteietan, halako zopak; halako egitekoek, halako ondorea, plazer iraganek atsekabea ohi dute. 246 Bigarrena erran nahi nuke: baldin emazte hari, zeure amoranteari adiskidetasuna