Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/373

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<373>

hautsi gabe, etsaitu gabe eta liskartu gabe aparta ahal bazakitza, hala egin zakitza. ―Ordea, nola apartatuko natzaika etsaitu gabe? ―Ezta gaitz, baldin partida biok, gaixtarekian izan zareten bezala, ontasunean akhort bazarete, nola izaiteko baituzue. Zeure gogoan deliberatu duzunean debozinoan jartzera, bekhatu suerte guztietarik eta guztiz ere emaztetakoetarik kanporatzera; orduan emazte hari, zeinekin behar ezten ezagutza izatu baituzu, erran behar diozu onez onetara:

"Jainkoak daki, nola nahia baizen ezpaliz, nahi nukeien oraino bezala, hemendik aitzina ere zurekin egon, ibili, bizi eta segitu. Baina hunela izaitera badakusat ezen zu eta ni ere galduak goazila, fin gaitz egiteko bidean garela. Eta hala geure arteko ezagutza gaixtoari alde egin behar diogu, apartatu behar gatzaitza: eta hemendik aitzina (gainerakoan adiskide gelditzen garela) halako traturik gabe, garbiki eta prestuki bizi behar dugu. Nik hala nahi nuke, hala deliberatu dut, gogo hartu dut, har ezazu bada zuk ere. Eta jakizu ezen eztela hemendik aitzina, halako egitekoz, enekin zer gehiago mintzaturik: eta oraidanik, nik hetzaz, adio erraiten deratzudala". Eta orduan bertzeak ere, zuk bezala erraiteko luke eta egiteko. Eta uste dut gutik falta lezakeiela,