Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/374

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<374>

baldin alde batetik edo bertzetik, hunelako biderik, molde onez ideki baledi. Huna non duzun erremedio ona, hala arimako nola gorputzeko, eta bai munduko ere: elkharrekin akhordaturik eta mintzaturik, elkharganik apartatzea eta bereztea.

Ordea, lehen munduak dakiela bekhatutan egon direnek, eta bekhatuaz denaz bezanbatean elkhar utzi dutenek, eztute handik harat lehen bezala elkharrekin ibili, jan, edan eta solhastatu behar; eztute premiazko gauzetan baizen elkhargana behar. Bataz, okhasinoak okhasinoa pitz eztezangatik; eta berriz, bertzea, eskandalurik eztengatik, eta munduari ere eztela ja heken artean lehen bezalako bekhaturik aditzera emaiteagatik. Zeren obligatu zara exenplo onaren emaitera, eta munduari ere giristino bezala bizitzen zarela erakustera: halatan, ez zure saindutasuna ager dadin, baina Jainkoa lauda dadin amoreakgatik. Eta, halaber, baldin bada nehor zu zeneunden bezala dagoenik, esportza dadin hura ere, zuk hartu duzun gogoaren eta borondatearen hartzera, eta zuk bezala bekhatuaren utztera.