<371>
Jainkoaren aldetik, behar da haren garazia eta faborea, eta guretik gure gogoa eta borondatea.
Emazte batekin bekhatutan zaudenean, eta peril handian, hala zaudela, zeure azken egunak ediren zaitzan: zer bide izanen da, peril handi hartarik eskapatzeko? Emazte haren utzteko? Zer? Gogoa, borondatea, apartatzera deliberatuki deliberatzea.
Ethortzen da jubilio bat, edo bestaburu bat, edo garizuma; eta hetarik batetan, ikhusirik ezen bertzela galdua zoazila, egiten duzu urrikimendu handi batekin kofesione jeneral bat, zeure mendean egin ditutzun falta guztiez, harturik borondate fin bat, ez gehiago emazte harengana, eta ez bertze halakotara bihurtzeko. Eta handik harat hala konplitzen duzu, etzara gehiago bihurtzen. Haur da erremedio ona, eta hartu behar den bidea, itsutua eta beretakotua zadutzan emaztearen utzteko.
§ 1
245 Ordea, utzte haur, amoranteaganik apartatze haur, nola edo zer moldez eginen duzu? Onez onetara, etsaitu gabe, ala etsaiturik? Baldin etsaitzen bazara,