<225>
emanez eta partituz. Eta ongi gehiago egiten deraku probeak guri, eskatzeaz eta gureganik errezibitzeaz, guk hari emaiteaz egiten diogun baino. Zeren guk hari labore poxin bat, kornadu bat, edo hunelako zenbait bertze gauza aphur emaiten diogu, baina guk handik zeruko loria irabazten dugu.
Are gehiago, probeari emaiteaz geure deskargua egiten dugu. Zeren Jainkoak orai emaiten derauzkigun onak eta onhasunak, hetarik geure mainadaren mantenatzeko eta estatuaren edukitzeko behar duguna hartu, eta ethorkizuneko kasuetako ere zerbait gelditu, eta gainerakoak probe beharrenak dira.
150 Eztu, ez, Jainkoak utzi probeak mundu hunetan haberik eta sostengurik gabe: aberatsen gomendioan utzitu. Eta, halatan, emaiten deraue, aberatsei beretzat behar duten baino gehiago, gehiagoko hura probetara parti dezaten amoreakgatik. Eta handik, erraiten du San Krisostomok: Nam, si pauperes esse permisit, etiam hoc divitum gratia factum est, ut per eleemosynam peccata possint abluere (Chrys. Hom. 77 in cap. 15 Ioan., tom. 3). Permititzen du Jainkoak munduan diren probeak, hei ongi eginez salba ditezin aberatsak. Eta Jainkoaren ontasuna eta liberaltasuna hain da handi, non orai zuk ditutzun on horiek Jainkoarenak berarenak eta Jainkoak emanak dituzularik, guztiarekin ere, zuk horietarik probeari emaiten