Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/226

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<226>

diozunean, zeuretarik emaiten baitzinio bezanbat estimatzen baitu Jainkoak. Eta are handik bere burua zure alderakotzat zordun erakusten du; hain zordun, ezen erraiten baitu Spiritu Sainduak: Faeneratur Domino, qui miseretur pauperis (Prov. 19). Probeari emaiten dioenak, Jainkoari emaiten dio. Eta emaiten ere, nola? Faeneratur. Zensuan, interesean, irabazian, obliga arazirik bezala, prinzipala irabaziarekin bihurtuko dioela. Eta hemengo irabazia ttipi da, ezta seguraturik ehuneko bat ere, baina Jainkoarena handi da, gehiago da ehuneko ehun baino.

Zer nahizu gehiago? Probeari emaiten diozunean Jainkoaren izenean, berari emaiten baitzinio bezanbat estimatzen du Jainkoak: hain ezertan edukitzen du.

Eta haur ezta miretsteko, zeren orai hemen gure artean ere, ikhusten dugunean ezen gizon batek gure ahaide edo adiskide bati egiten dioela gure amoreakgatik zenbait ongi, guk ere lehenbiziko okhasinoan errendatzen derautzagu eskerrak gizon hari; bitartean eztugu onik, anarteraino geure buruak zordun dadutzagu.

Zer eginen deraue, bada, Jainkoak, haren amoreakgatik probeak faboratzen dituztenei? Zer esker, zer pagamendu emanen deraue?

151 Jondone Marthiek bere kaparen erdia probeari eman zioenean, abiatu zen Jainkoa gau