Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/199

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: prestatzea ere, egin ditezke laburzki, heriotzeko azken artikuluan. Zeren bekhatuaren egiteko asko da pontu bat, gogoaren egotzte bat, borondatearen deliberatze bat eta ko...)(r)en berrikusketa, ordua: 16:15, 3 uztaila 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<199>

prestatzea ere, egin ditezke laburzki, heriotzeko azken artikuluan. Zeren bekhatuaren egiteko asko da pontu bat, gogoaren egotzte bat, borondatearen deliberatze bat eta konsentitze bat; asko izanen da, beraz, halaber, bekhatu haren beraren erremediatzeko ere, pontu bat, gogoaren bertze aldera itzultze bat, borondateak zintki eta fintki Jainkoagatik bekhatuaren utzte bat eta gaitzeste bat. Zeren are miserikordiosago da Jainkoa, justiziati baino, barkhatzera prestago gaztigatzera baino. Beraz, hunelatan, heriotzeko pontuan ere, azken orenean ere, egin diteke Jainkoaren faborearekin batean, egiazko penitenzia, eta erdiets bekhatuen barkhamendua. Haur da egia, eta egia hunetan ezta dudarik.


§ 1


134 Bai, ordea, bada duda, eta duda ere handia, ea azken oren hartan egiazko penitenziarik, behar den urrikimendurik izanen duenz bekhatoreak. Aitortzen deratzut, badukeiela orduan ere. Ordea, pontua da ea izanen duenz. Eta ezta munduan, heriotzeko oreneraino bekhatutan dagoenaren salbamenduaz dudatzen eztuenik, seguranzarik emaiten duenik. Aitzitik, Eskritura Saindua eta Elizako Doktor