Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/197

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Erraiten denean egin behar dela penitenzia, eta bertzela ezin salba ditekeiela, ezta, ez, aditzen bada eta ezpada behar dela konfesatu, barkhamendu eskatu, barurtu, orazi...)(r)en berrikusketa, ordua: 16:13, 3 uztaila 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<197>


Erraiten denean egin behar dela penitenzia, eta bertzela ezin salba ditekeiela, ezta, ez, aditzen bada eta ezpada behar dela konfesatu, barkhamendu eskatu, barurtu, orazinotan egon, erromerian ibili, eta hunelako bertze obra penatuetan penatu. Zeren egia da, gauza hauk guztiok penitenziak dira, eta penitenziazko obrak; ordea, dira kanpokoak, eta egin ahal ditezkeienean zenbait bedere egin behar direnak. Baina baldin ezin egin baditezke, ezin kofesa badadi, ez mintza eta ez deusetan ere manaia; asko da orduan barren ona, borondatea, bihotzezko damua, dolua eta dolorea. Zein baita egiazko penitenzia, eta kasu hartan, bertzerik ezin daidikeienean, salbatzeko asko dena.

Erremedio haur dute itsasoan edo handik kanpoan kofesatu gabe hiltzen direnek: barreneko penitenzia, bihotzezko damua eta dolorea, kontrizionea. Eztute bertzerik, baina haur dute asko, baldin behar den bidean izaiten badute.

133 Eta barreneko penitenzia haur, bihotzezko damu eta dolore haur (zein latinez deitzen baita contritio, a verbo contero, erran nahi baitu xehatzea, zathitzea, porroskatzea. Zeren bekhatuz gogortu zen bihotza, damuaz, doloreaz eta urrikiaz xehatzen, beratzen eta zathitzen baita) baduke nehork laburzki,