Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/196

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<196>

spiritu admissorum paeniteat (Aug. De Eccle. dogmatibus, cap. 80, tom. 3). Segur dadukagu, duda gabe sinhesten dugu, azken hatsaren aurthikitzean ere, penitenziak barkhatzen dituela bekhatuak. Eta Jainkoak berak errana da Ezekiel profeta baithan: Impietas impii non nocebit ei in quacumque die conversus fuerit ab impietate sua (Ezech. 13). Eztio bekhatoreari bekhatutik ilkitzen den egunetik harat, bere bekhatuak kalterik eginen. Konberti bedi, onera bihur bedi, nahiz dela arimak egiterakoan. Biz hats bakotxean dagoenean, eta orduan ere enzuna izanen da. Biziak diraueino, hatsa sabelean deino, arima gorputzetik iltki arteino, baldin oraino adimendua on badu, memorioan eta akhorduan badago, nahasten ezpada, baduke bere bekhatuaz behar den urrikimendua, damua eta dolorea. Eta hanbatenarekin eztu bitartean zer etsiturik, eztu zer esperantza galdurik, zeren ezpaita oraino orduan erremediotik kanpoan.

132 Bekhatuez barkhamendu erdiesteko, egin behar da penitenzia; eta penitenzia egiteko, asko da pontu bat, buru itzultze bat, begi herts-ideki baten bitartea. Zeren egiazko penitenzia, eta bertzerik ezin daidikeienean, salbatzeko asko dena, bihotzezko urrikimendua da, falta eginez barrenean, Jainkoagatik, damu eta dolu izaitea.