Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/195

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<195>

erran ere gabe. Zeren orduko esperantzak anhitz galtzen baitu. Eta baitakusat ezen, nik orai hemen eman ahal dezakedan izialdurak eta beldurtasunak baino, orduko perilaren berririk jakin gabeak kalte gehiago egin dezakeiela.

Baina egiteko hunetan sarthu baino lehen, nahi nuke jakin zenezan gauza bat, eta da: Nola egiazko penitenzia baita Jainkoaren donua, dohaina eta emaitza, Jainkoak berak plazer duenean eman dezakeiena; hala egiazko penitenzia hura, noiznahi den dela, heriotzeko azken orenean bada ere, salbatzeko asko sendo eta botheretsu dela. Eta halatan salbatu zen ohoina, bere azken orenean, anarteraino bekhatutan egona eta ibilia. Oraino bideazkoak gara, eta hunela gareino iragan gaitezke aitzinat, eta bai gibelat ere bihur, badaidikegu ongi, eta bai gaizki ere. Zeren borondatea libre eta geure eskuko baitugu. Halatan erraiten du San Agustinek: De nullo desperandum est, quandiu patientia Dei ad paenitentiam adducit, nec de hac vita rapit impium (Aug. serm. 11 De verbis Domini., tom. 10). Ezta nehortzaz ere etsitu behar, ezta nehor ere galdutzat eduki behar, Jainkoaren pazienziak penitenzia egitera igurikitzen dioeino, mundu hunetan utzten dueino. Halaber erraiten du San Agustinek berak: Paenitentia aboleri peccata, indubitanter credimus, etiam si in ultimo vitae