Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/181

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: baititeke. Eta halatan, hartaraz gero, bere naturalezak berak hala erakutsirik, zuhaitzen kontra, hek sostengu harturik, zutik dagoela bere loa ere egiten du. Bada, elefan...)(r)en berrikusketa, ordua: 15:35, 3 uztaila 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<181>

baititeke. Eta halatan, hartaraz gero, bere naturalezak berak hala erakutsirik, zuhaitzen kontra, hek sostengu harturik, zutik dagoela bere loa ere egiten du. Bada, elefant zaharraren eta gaztearen artean edireiten den diferentzia, edireiten da presuna zaharraren eta gaztearen artean ere: gaztea zalhui eta manaiukor bezain, da zaharra gogor eta zurrun.


§ 3


123 Baina hunelako diferentziarik ezpaliz ere, ezta zahartzeko begira egon behar. Zeren zahar arterainoko denbora hartan ere, gazte zarenean ere, anhitz ongi eta ontasun egiten deratzu zeure Jaungoikoak: hazten, mantenatzen eta bizirik edukitzen zaitu. Ez lizateke, bada, arrazoin, zuk ere bitarte hartan, zeure gazte denboran, ontasunak errezibitzen ditutzunean, eskerrak errenda ziniatzon, zerbitza zenezan, lauda eta ohora zenezan? Zuri Jainkoak bethi egiten deratzu ongi; zergatik, bada, zuk ere eztiozu bethiere ezagutza eginen eta esker emanen? Zure alderakotzat frantko da eta liberal Jainkoa; nolatan, bada, zara zu hain eskas eta hertsi, zeure gaztetasuna, adinik hoberena, sobera etsirik, gaixtoena, hondarra, zahartzea eman nahi baitiozu? Gainak, pikainak eta hautuak bertzeren, hondarrak eta arbuioak Jainkoaren. Non, enim, tantum minimum in fundo, sed