Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/180

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<180>

ere emanagoa zarenean, zeure burua penatuko duzunz. Ea orduan leheneko aztura zahar gaixtoak utzirik, aztura berri on batzuk hartuko dituzuntz. Eztakit, nik duda egiten dut. Eta nork eztu duda eginen? Zeren sendoak jasaiten eztuena, flakoak nola manaiatuko du? Baldin bazinitu bi abre eta bi karga, ez lizateke erhokeria kargarik pisuena abrerik flakoenari emaitea? Hala egiten du, bada, penitenziaren karga zahartzerat egotzten duenak.

122 Gaztetasuna sendo da, indartsu da, ongi egiteko, trabailatzeko eta Jainkoaren zerbitzuan enplegatzeko gai da. Baina zahartzea flako da, onbehar da, berak du bere buruarekin, eta bere buruaren sostengatzen, egitekorik asko. Zaharra ezin barur diteke, belhauriko orazinotan ezin dagoke, erromerian ezin dabilke. Finean zaharrak, bere zahartasuneko eritasunekin eta arrazadurekin, penitenziazko obrarik ezin daidike. Nola izanen da, bada, orduan, bere eginbidearen egiteko on eta gai?

Guti da zahartzean, gaztean baino zalhuiago, arinago eta jauzkalari handiago.

Elefantak (aniamalia handi bat baita) bere gazte denboran belhaunak eta gainerako bertze junturak zalhui ditu, erraxki doblatzen eta plegatzeintu: baina zahartzean gogortzen eta osatzen zaitza, halako moldez, non baldin orduan eror edo etzan badadi, ezin jaiki