Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/179

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: eta obra onen egiten hasi, hori da ordenantzaren haustea, sasoinik ez begiratzea, bildu behar denean ereitea, eta pausatu behar denean trabailuari lotzea. Ordenantza hobea...)(r)en berrikusketa, ordua: 15:31, 3 uztaila 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<179>

eta obra onen egiten hasi, hori da ordenantzaren haustea, sasoinik ez begiratzea, bildu behar denean ereitea, eta pausatu behar denean trabailuari lotzea. Ordenantza hobea begiratzen dute erleek bere artean.

Erle gazteak, gazte direino, kanpoan dabiltza, trabailatzen dira. Baina zahartuz gero, etxean daude, kofauean daude, eztira bere plazerera baizen handik ilkitzen, han pausatzen dute. Zeren zahartzea hartako, pausatzeko ordenatua da.


§ 2


121 Egia da: Jainkoak prometatzen dio bere bekhatuen barkhamendua noiznahi den, zahartzean ere, penitenzia egiten duenari. Ez, ordea, eztio nehori penitenzia egiteko biharamunik prometatzen, eta ez hartako segurantzarik emaiten. Hala erraiten du San Augustinek: Indulgentiam peccatorum promisit Deus; sed crastinum diem, quo paeniteas, non promisit (August. De verbi Domini, serm. 16, tom. 10). Zahartzean penitenzia egiten baduzu, on da. Ordea, pontua da ea zahartuko zarenz; eta zahartzen bazara ere, ea zahartze hartan penitenziarik eginen duzunz. Ea leheneko adin sendoan hasi eztuzuna, geroko adin flakoan akhabatuko duzunz.

Ea egundaino baino ongi nahiago, adinaren arauaz hobeki beharrago eta plazerei