Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/178

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<178>

dutela. Eta gero, baldin zahartzen badira, loriatzen dira, erraiten dutela: Gu jende kastoak, onhestak, garbiak, pausatuak eta begiratuak gara; eztugu, Jainkoari esker, desonheskeriarik akometatzen, eta ez emazteetako bekhaturik egiten. Ordea, nolatan eztuzue egiten? Ezin baitaidikezue. Beraz, ezinari esker, eta ez zuen borondateari.

Orai uste duzue zuek ezen jende garbiak, onhestak eta kastoak zaretela, eta kastitate horrengatik Jainkoaren aitzinean pagamendu handia izanen duzuela. Baina enganatzen zarete. Zeren pagamendua izanen duenak, utzi behar du bekhatua, bekhatu ahal daidikeien denboran, eta hartu berthutea orduan berean.

120 Zeren San Krisostomok dioen bezala: Neque enim omnis prorsus aetas, omnibus vitiis est opportuna (Chrys. t. 10 in cap. 3 Math., tom. 2). Eztira, ez, adin guztiak bekhatu suerte guztietako on eta ez gai. Eztagoka zahartasunari amurusia, eta ez komunzki gaztetasunari abarizia. Badituzte gauza guztiek bere sasoinak, trenpeak eta denborak. Bada, ereiteko denbora, eta bai biltzekoa ere. Eta erho handia da, bildu behar den denboran eta mugan ereitera dohana. Gaztean behar da erein eta trabailatu, eta zahartzean bildu, gozatu eta pausatu. Fin gaitz eginen duk, xoria, baldin gaztedanik ezpadagik kafia, dio errefranak. Zuk nahi baduzu gaztean alfer egon, eta gero zahartzean trabailatu