Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/176

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: hartan baitago sekulakotz ongi edo gaizki izaiteko pontua eta gorabehera: halatan deabruak ere akhabatze hartan eskuei eragiten daraue; orduan bere artea, antzea, maina et...)(r)en berrikusketa, ordua: 15:27, 3 uztaila 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<176>

hartan baitago sekulakotz ongi edo gaizki izaiteko pontua eta gorabehera: halatan deabruak ere akhabatze hartan eskuei eragiten daraue; orduan bere artea, antzea, maina eta ahal guztia enplegatzen du; orduan zakukoak atheratzeintu, dakizkien jokoak jokatzeintu; eta, ikhusirik denbora guti duela tentatzeko, guti hari ahal dagien guztia balia arazitzen derauka. Beraz, hunelatan, peril handian jarri nahi du, zahartzeraino bekhatutan egon gogo duenak. Zeren, arrazoin haur ere eman dezadan, zer izanen da, anhitzi gerthatzen zaikana, zahartu ustea zahartu gabe, bere adinik hoberenean hil badadi? Eta hil ezpadadi ere, zer ahal daidike zahartzean, adin flako hartan? Eta orduko ongi egitea zer balia ahal dakidikaio?

119 Izigarri da San Basiliok pontu hunen gainean erraiten duena: Temperantia in senecta, non est temperantia, sed potius incontinentiae quaedam impotencia (Basil. oratione 4 de poenitent.). Zahartasuneko pairua eta pairatzea, ezina da, eta ez pairua, eta ez pairatzea; indarraren eskastea da, ahalaren faltatzea, ezin eginez egoitea; borxaz gelditzea, adinak ukho egitea, egin nahiaren ezin egina, bekhatuak berak aitzintzea; ez guk bekhatuen, baina bekhatuek gure utztea. Eritasunean guti jatea ezta guti jate; orduko barurtzea ezta barurtze, zeren baliz aphetiturik, bada borondate. Hala