Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/175

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<175>

Zahartzean anhitz balioko duenak, gaztetik behar du ezagun eta ageri. Fruiturik izanen duen zuhaitzak, aitzinetik behar du loratu. Doktor handi izanen denak, haurretik behar du eskolatu. Gaztean harmarik utkitu eztuena, zahartzean nola kapitainduko da? Quae in iuventute non congregasti, quomodo in senectute invenies? (Eccles. 25). Gaztean bildu eztuzuna, nola edirenen duzu zahartzean? Gaztean luzaro gaixto izatu dena, nola kolpe batez eta laburzki onduko da zahartzean? Zeren bertzeak bertze direla (lehen erran den bezala), gazteko usantzak jarraikitzen ohi zaitza nehori zahartzean ere; eta are orduan kargatzenago, jauntzenago eta lehiatzenago zaitza. Bada badirudi ezen deabrua ere orduan permatzenago dela.

118 Hala emaiten du aditzera Jondone Joanes ebanjelistak, erraiten duenean aditu zuela zerutik mintzo bat, zioela: Vae terrae et mari, quia descendit ad vos diabolus, habens iram magnam, sciens quia modicum tempus habet (Apocal. 12). Begirautzue, lurra eta itsasoa, gaizki doha zuetzaz: zeren jautsi da deabrua zuetara kolera handian, jakinik ezen denbora guti duela. Guztiak tentatzeintu deabruak, baina zintkienik eta fintkienik zaharrak. Zeren nola hek, luzenaz ere, ezin anhitz iraun baitezakete, denbora guti baitute, akhabatu hurran baitzaie; eta akhabatze