Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/156
<156>
gibela dago, eta aitzinekoak aitzinean guti irauten du. Eztu nehork iragan den uretik hartzen, eta ez ethortzeko dagoenetik ere: aitzinekotik, iragaitean, presentean denean behar da atrapatu. Hala da, bada, eta hala egin behar da denboraz ere, presentekoari lot zakitza, hari probetxa zakitza. Zeren, bertzela, haize ona denean bela egin gabe gelditzen den untzia bezala, geldi ahal zindezke zu ere.
§ 1
104 Denboratik gauza aphurra, orai haur dugu, eta ez bertzerik. Ordea, nork erranen du zenbat balio duen orai hunek? Iraute, iraupe eta bitarte ttipi, aphur, labur hunek? Hanbat balio du, non baldin orai ifernuan dagoen bati, eman balekio hautatzera, ea zein lukeien nahiago bere eskuko, ala mundu haur guztior, bere on guztiekin, ala oren baten denbora eta bitartea? Segur da, ez oren baten denbora, baina are begien goiti ailtxatzeko asko lukeien bitartea ere, lehen hauta lezakeiela, nahiago lukeiela, eta bai hobeago ere, mundu guztia baino.
Zeren denbora aphur hura, den aphurrena ere, ongi enplegatzen luela, asko bailuke anarterainoko falta guztien erremediatzeko,