<155>
hunekin eta esperantza hunekin batean, iragana eta ethorkizuna presentekoarekin lothurik eta bat eginik, etzaiku presentekoa hain labur iduritzen. Zeren guztiak elkharrekin bezala eta bat bailira bezala hartzen baititugu. Hala erraiten du Senekak:Longam illi facit vitam, omnium temporum in unum collatio (Senec. De brevitate vitae, cap. 13).
Ordea, den bezala eta behar den bezala denboraren hartzera, edirenen dugu deus guti dela, mehar dela eta labur. Presentekoa goza dezakegu, ethorkizunekoa desira eta iragana lauda, edo auhen eta deithora. Iraganak eztu erremediorik, hura joan da; ethorkizunekoa eztakigu emanen zaikunz; presentekoa hain da guti, labur eta ezdeus, ezen orai ere, bigarren hitza hasi dudaneko, iragan baitateke lehenbizikoa, eta lehenbizikoaren denbora.
103 Izatu da erran duenik denbora eztela deus, hartzaz orhoitzapenik edo pensatzerik eztenean. Eta, halatan, lo datzanari etzaikala orduko denbora deus iduritzen, eztuela sentitzen, ezpailiz bezala iragaiten zaikala. Zeren orduan ezpaitu hartan pensatzen, eta ez gogorik edukitzen.
Urarekin nahi nuke konparatu denbora. Zeren denborak eta urak elkharren idurika handi baitute. Ura bethi doha, bata bertzeari darraika. Iragana aitzina da, ethorkizunekoa