Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/154

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<154>

egizu ahal dagizuna; eta orai ere, instanter, fite, presenteon. Zeren jakin behar duzu ezen eztela gero, zuk joan behar duzun lekhu hartan, arrazoin alegatzerik, eta ez jakintasunaz probetxatzerik izanen. Utzten baduzu, nola eztakizula, orai eskuen artean duzun denbora iragaitera, egin da, galdu da, ezta gehiago bihurtzerik. Hargatik erraiten du Jondone Paulok: Dum tempus habemus, operemur bonum (Ad Galat. 6). Denbora duguino, dagigun ongi.

102 Erran beza Aristotelek nahi duena denboraz (Tempus est numerus motus secundum prius et posterius. Aristo. 4 Phisico). Baina gure kontuko, denbora da lehen, orai eta gero, gauzeen ibiltzea, iragaitea eta, iragaitearekin batean, higatzea eta akhabatzea. Denbora bethi doha. Neque quod futurum, est meum, neque quod fuit, dio Senekak (Senec. lib. 6 Naturalis quaestio). Iragana eta ethorkizuna eztira gure. Joana joan, ethorkizuna ethorkizun, presentekoa da gure, eta ez bertzerik.

Eta presenteko haur, hain da guti ezen erraiten baitu San Tomasek: De tempore nihil est accipere in actu, nisi nunc (S. Thom. 1 p., q. 6, ar. 4 ad 4 et 5). Denboratik eztugu deus ere, orai bat baizen, iraute aphurra, pontutsu bat, eta ez gehiago. Egia da, ordea, nola pontutsu hunek, orai hunek juntatzen eta josten bezala baititu elkharrekin iragana eta ethorkizuna, joste hunek orhoitzen gaitu iraganaz, eta ethorkizunaz ere esperantza emaiten. Eta, halatan, orhoitze