<147>
miserikordiatik behar da erremedio. Nola Zesarek kondenatua apelatu baitzen Zesar beragana, Zesar haserretuaganik Zesar ez haserretuagana: hala bekhatoreak ere behar du apelatu, Jainkoaganik Jainkoagana: Jainko justiziazkoaganik Jainko miserikordiazkoagana. Bekhatu eginez gero, ezta bertze biderik, ezta bertze erremediorik. Ordea, nehor bekhatu egin gabea denean, nola baitzen Susana, hobe da egitekoen alde hunetarik egitea, hobe da gizonekin ihardukitzea, eta hetarik ethor ahal dakidikaion kalteari igurikitzea, ezen ez Jainkoa baithan eta haren miserikordian fidaturik, bekhatu egitea.
Baina guk kontrara egiten dugu. Zer izanen baita ere ethorkizunaz, gero Jainkoaren miserikordiara ihes eginen badugu ere, orai eskuen gainean, presentean eztugu, bekhaturik ez egiteagatik, plazerik utzi nahi, eta ez penarik hartu; nahiago gatzaitza ethorkizuneko peril handiari eta gaitz bortitzari jarri, presenteko trabailu aphurrari baino. Eta zerk egiten du haur? Fidatzeak, kontu egiteak, berdin gero Jainko miserikordiosak guztiak barkhatuko derauzkigula, eta erremediatuko. Kontuaren gaixtoa, fidantziaren erhoa!
97 Fidatzen zara, bekhatu eginez gerozko kalteak erremediatuko dituela Jainkoak, eta