<448>
eta dorrerik asko; eta berak bertzeri egiten eztioena, eztiazaiola berari ere bertzek egin. At contra, mens prava semper est in laboribus, quia, aut molitur mala quae inferat, aut metuit ne haec sibi ab aliis inferantur (Gregor. ubi supra). Konzientzia gaixtoa, maliziatia eta fede gaixtoz dabilana, bethi da nekez eta trabailuz, bethi da goganbehartsu, idurikor, gibel beldurti eta sosegu gabe, zeren nola bera baita gaixto, uste du ezen bertzeak ere hala direla; nola bera hari baita gaixtakeria pensatzen eta egiten, beldur da berari ere hainbertze dagioten, moneda berean paga dezaten.
§ 3
293 Galdegin zeraukaten egun batez Bias filosofoari ea othe zenz munduan deus, deusen beldur etzenik. Eta ihardetsi zuen baietz, eta hura zela konzientzia ona. Konzientzia onak eztu deusen beldurrik, eta ez bere baithan ikhararik. Halatan galdegin zerauen gure Salbatzaileak ere bere etsaiei, skriba fariseoei, deusen beldur gabe, ausartzia handi batekin: Quis ex vobis arguet me de peccato? (Ioan. 8. "Zeinek zuetarik eginen deraut niri bekhatuz eranzute? Nork edirenen du ene baithan faltarik? Nork erranen