Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/467

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 10:32, 3 uztaila 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<465>

odibilis et abominabilis erit Deo (Aug. Serm. 58 de tempo, t. 10).


§ 3


302 Ebakitzen duzunean zuhaitz bat, eta berriz hartarik urt-umeak edo adarrak sortzen direnean, ageri da etzenduela osoki eta ondotik ebaki, gelditu zela zenbait erro eta zain.

Halaber, zauria ere behin sendatutzat utziz gero, berehala gaizkoatzen denean, badirudi gelditu zela zenbait kutsu, zenbait narrio, etzela ongi sendatu. Hala bada, behin bekhatutarik sendatuz gero, berehala eritzen eta hetara bihurtzen denean, badirudi gelditu zela zenbait erro, zenbait bekhatu egiteko gogo; etzela ongi sendatu, eta ez garbitu, etzuela apartatzera fintki deliberatu.

Egia da, ordea: ongi garbitu eta sendatuagatik ere, gertha dakidikaio berriz likitstera, eritzera eta bekhatu egitera. Zeren bekhatuaren erroa eta zimendua libertatea da: eta libertateak behin utzi duena, berriz har dezake.

Baina, guztiarekin ere, behin eror eta