<466>
berriz jaiki ibiltzea seinale gaixtoa da, eta gure galgarria.
Unus aedificans, et unus destruens, quid prodest illis nisi labor? (Eccles. 34). Batek egin eta batek desegin, zer probetxu, trabailua baizen? Bada, halaber, zer probetxu da behin jaikitzeaz, baldin berriz erortzen bada, eta eroririk dagoela eta datzala gelditzen bada? Zer probetxu da bide luzeari lotzeaz, gogo duen lekhura heltzen ezpada? Zer probetxu, untziak betherik eta kargaturik bela ongi egiteaz, baldin portura baino lehen edo portuan galtzen bada? Zer probetxu etxearen hasteaz, akhabatzen ezpada? Ezta asko ongi hastea, akhabatu behar da. Judas ongi hasi zen, baina gaizki akhabatu. Loten emaztea ere aingiruaren manuaren konplitzen ongi hasi zen, Sodomatik iltki zen; ordea, gibelat behatzeaz galdu zen, hargatik gatz bihurtu zen. Eta gatz bihurtze hunen gainean erraiten du Glosak: Sal est condimentum ciborum; et ideo uxor Lot respiciens retro, versa est in statuam salis; quia punitio eius dat condimentum sapientiae paenitentibus ne ad pristina peccata revertantur (Lyran. in cap. 19 Genes.). Gatzak du indar eta berthute janhariei gozo eta zaphore emaiteko, eta bai aitzinerat ere iraun arazitzeko. Eta halatan, gibelat behatzeaz gatz bihurtu zen emazte hark, eta hari eman zeikan gaztiguak, erakusten derauku eztugula gibelat behatu behar, eta ez lehen