Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/469

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<467>

utzi ditugun bekhatuetarat bihurtu. Halatan erraiten deraku Jainkoak berak: Mementote uxoris Lot (Luc. 17), orhoit gaitezila Loten emazteaz, zentza gaitezila haren baithan, hari gerthatu zeikana gertha eztakigun, eta haren gatz hartzaz gaziturik bezala, bekhatutan ustelzetik begira gaitezin.


§ 4


303 Ezta gibelat behatu behar, zeren hala behatzeaz izatu da gaizki heldu denik. Bada exenplo bat edo elhe bat, elkhar hil nahi zuten batzuen artean gerthatua. Hasi ziren bi gizon ezpata kolpeka; eta batak, maliziosago baitzen, erran zioen bertzeari: "Hola, hola! Bihoa hortik zure gibelean dagoen gizon hori; ez naiz ni biaren kontra hari". Orduan, ustez ezen egiaz mintzo zen, behatu zuen gibelat eta, bitarte hartan, eman zioen bere bethea, eman zioen zafadarrako eder bat. Hala egiten deraue, bada, deabruak ere gibelat, leheneko bizitze gaixtorat behatzen dutenei, eta bihurtzen direnei ere.

Nemo mittens manum ad aratrum et respiciens retro, aptus est regno Dei (Luc. 9). "Gibelat beha dagoela, golde nabarretan hari dena, ezta zeruko