<464>
zenbait denboraz bedere, bekhaturik egin gabe egoiteko. Zeren halako naturaleza du bekhatuak, non uste baitut ezen eztela nehor ere, gaixtoago bada ere, bere gaixtakeriak unhatzen eztuenik eta bertze bizitze molde bati lotzea desiratzen eztuenik. Ordea, bat ere eta nehoiz ere bekhaturik egin gabe egoiteko gogo deliberatua, perseberatzeko firmetasuna, geroko utzten dute.
Badu gure gero hunek hemen ere bere etxalekhua eta ostatua. Bada, baldin izanen bada firmetasunik gero, behar da perseberatzera eta firme egoitera enseiatu orai. Aitzineko obra onak eta perseberantzia dira ondoko fin onaren eta perseberantziaren bidea eta seinalea. Jaiki eta eror dabilanaren bizitzea, bizitze perilosa da, guztiz ere baldin eroririk denbora gehiago egiten badu jaikirik baino, nola komunzki gerthatzen ohi baita gure baithan.
Agian aste batez edo biaz egoiten gara bekhaturik egin gabe; baina urthe batez eta hamarrez bekhatutan. Badakigu gaixtakerian pensatzen, irauten eta perseberatzen, baina ez ontasunean. Eta badio San Agustinek ezen hunela bekhatutan egoiteak eta perseberatzeak haserretzenago duela Jainkoa, bekhatu egiteak berak baino. Non, enim, qui peccaverit, sed qui in peccatis perseveraverit,