Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/465

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<463>

ezta lehenbiziko inkontruan behaztopatzen, eta ez izitzen. Aitzitik, orduan defendatzeko eta ihardesteko pitztenago, permatzenago eta finkatzenago da.

Su ttipia, kandela argia, haize gutik iraungitzen du, baina su handia, ikhatztobia, haize handiarekin handitzenago eta sendotzenago da. Hala bada, debozino ttipia, ezbaieko gogoa eta intenzione flakoa ere, edozein tentamendurekin, okhasino gutirekin, haize aphur batekin iraungitzen da. Baina debozino handia, intenzione fina, berthutean erroak eginik dagoena, okhasino handiekin, haize nahasiekin eta tentamenduekin fintzenago eta handitzenago da.

Ordea, erraiten denean ezen azken fineraino eztirela giristino onak eta finak baratzen, zabartzen, eta ez gelditzen, ezta, ez, aditzen lehenbiziko hastetik akhabatzeraino, gaztetik zahartzeraino, behin ere eta nehoiz ere bekhaturik egin gabe egoiten direla. Zeren Salomonek dioen bezala: Septies in die cadit iustus (Prov. 24). Den justuena ere, egunean zazpitan erortzen da, zenbait bekhatu benialetan bedere behaztopatzen da. Baina aditzen da ezen bekhatu bat egiten duenean, hartarik berehala, hartan guti pausaturik ilkitzen dela eta, iltkirik, azken finean bekhaturik gabe gerthatzen dela.

Batzuek hartzen dute gogo eta borondate,