Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/423

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: § 2 274 Ezta konzientzia gaixtoa bezain gauza gaixtorik eta erragarririk; bera da azoterik eta borrerorik asko. Hala erraiten du San Agustinek Jainkoarekin mintzo del...)(r)en berrikusketa, ordua: 10:10, 2 uztaila 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<423>

§ 2

274 Ezta konzientzia gaixtoa bezain gauza gaixtorik eta erragarririk; bera da azoterik eta borrerorik asko. Hala erraiten du San Agustinek Jainkoarekin mintzo dela: Iusisti, enim, et sic est, ut poena sua sibi sit omnis inordinatus animus (Aug. lib. 1 Confes., cap. 12). Manatu zenduen eta hala da: konzientzia desordenatua, bera da bere buruarentzat pena eta gaztigu.

Ezta uharrerik, eta ez uholderik, lurra hala larrutzen eta arrobatzen duenik; ezta pipirik, zura hala desegiten eta zuhirintzen duenik; ezta zedenik urdaia hala bohatzen eta jaten duenik; ezta zerrenik oihala hala eta hain gisagaizki bilhakatzen duenik; eta ez harrik, haragia hala galtzen eta gastatzen duenik, nola konzientzia gaixtoak egiten baitu bere burua.

Harra da konzientzian barrena dagoen bekhatua; eta harrak bezala, gau eta egun, autsikitzen du, jaten du, larrutzen du. Eta hain da gose, ezen ezpaita behin ere asetzen, eta ez autsikitzetik eta bere falten gogora ekhartzetik gelditzen.

Errege Dabitek bertzeren emaztearekin huts egin zuenean, anhitz enseiu eta itzulinguru egin zuen, huts hura estali nahiz. Eta ez, ez, zeren nehoren beldur zen,