Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/422

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<422>

badiogu konzientziari, bera da asko errebelatzetik begiratzeko, artez eta xuxen erabiltzeko. Zeren badaki behar dena, eta bere egitez guztia da onera emana. Eta San Tomasek dioen bezala, ontasunari egiten dio besta eta begitarte, eta gaixtatasunari liskar eta beltzuri: Synderesis dicitur instigare ad bonum et murmurare de malo (S. Thom. 1. part. q. 79, art. 13). Beraz, bere konzientziaren arauaz, haren buruz eta konseiluz gobernatzen eta kidatzen dena ongi da, alegera da, kontent eta pagu da. Baina bertzela, bere konzientziaren kontra dabilana, gaizki da, beltz, ilhun, goibel eta triste da.

Eta arrazoinekin da hala. Zeren, nola zangoa, besoa edo gorputzeko bertze parte bat bere tokitik eta junturatik ilkitzen, makhurtzen, aldaratzen edo enhardatzen denean ezin sosega baititeke, eta ez pausa, bere tokira eta lekhura bihur arteino, hala bere konzientziari gibela emanik, bekhatutan dagoena ere, nola behar den junturatik eta arrazoin naturalak erakusten dioen bidetik eta ordenantzatik aldaratua eta iltkia baitago, ezin sosega diteke, eta ez pausa, hala dagoeino. Bere bidean eta tokian dagoenean, nola baitago bekhaturik eztuenean, orduan da alegera, arrai, aise, kontent eta bere gogara.