<427>
minak, orduan dira ezproin kolperik handienak. Zeren San Krisostomok dioen bezala: Sicut ebrius, cum multum vini ingurgitat, nullum sentit a vino damnum; postea, autem, sentit; ita et peccatum, donec consummatur, obtenebrat mentem, et quasi densa nubes, ita mentem corrumpit. Deinde conscientia insurgit, et quovis accusatore mentem gravius arrodit, monstrans absurditatem peccati (Chrysost. Hom. 64 in cap. 42 Genes.). Nola hordiak arnoa iresten duenean, ezpaitu sentitzen handik heldu zaikan kaltea: zeren gozatasun hark, edatean hartzen duen atseginak, itsutzen baitio adimendua. Ordea, gero, hordia joan dakionean, ezagutzen baitu bere falta eta desohorea, hala bekhatoreak ere, bekhatua egiten duenean, eztu sentitzen, eta ez ikhusten, handik heldu zaikan kaltea, zeren hartako atseginak eta plazerak liluratzen baitu; hain liluratzen, ezen ezpaita orduan gaitzez orhoitzen. Baina gero, iragan denean bekhatua, jaikitzen da konzientzia, eta hain zinez akhusatzen eta liskar egiten hasten da, non iragan diren plazer guztiez ahantzirik ibentzen baitu bekhatorea.
§ 4
277 Erraiten du San Agustinek, emazte gaixtoak, ithaizurak eta kheak atheratzen duten bezala gizona bere etxetik, atheratzen duela konzientzia gaixtoak ere bekhatorea