<434>
manamendu guztiak konplitzen ezpaitutzue, jakizue ezen, nehoren peril gabe eta nehor jarraiki gabe, emanen diozuela ihesari eta ikhara handi bat eginen zaitzuela. Hala egin zeikan ikhara handia Kaini bere anaia Abel hil zuenean. Abiatu zen Kain mundutik ihesi, erraiten zuela: Omnis, igitur, qui invenerit me, occidet me (Genes. 4). "Egin du eneak, ezta eskapatzerik, ediren nazan guztiak hilen nau". Zer diozu, Kain? Noren zara beldur? Nork hilen zaitu? Ez Adanek, ez Ebak. Zeren horiek zure aita-amak dira, eta oraino ezta munduan bertzerik. Noren zara, bada, beldur? Ez nehoren bertzeren: zeure buruaren, zeure konzientziaren. Zeren konzientzia bera, bertze etsairik gabe, da asko, beldurtasun handiarekin erabiltzeko. 283 Adanek bekhatu egin zuenean, eta sentitu Jainkoak deitu nahi zuela, ihes egin zuen, gorde zen. Eta zergatik gorde zen? Othe ziakien zer nahi zioen Jainkoak? Bai, baziakien (dio San Agustinek). Eta nondik ziakien? Bere konzientziak erranik. Neque alium obiurgatorem habebat et testem peccatorum (August. Hom. 17 in cap. 3 Gen., t. 1). Etzuen bertze lekhukorik, eta ez akhusatzailerik, bere konzientzia baizen; baina hura zuen asko. Eta halatan, berak bere buruz, bere falta ezaguturik eta hobendun zela nabarbendurik, estalgunea bilhatu zuen. Hargatik erraiten du San Isidorok: Nunquam