<433>
den gauzarik, bere urdaia baizen, ez ilerik, ez lumarik, ez larrurik, eta ez bertze gauzarik, bere izanez eta naturaz da beldur, hartzen dutenean, biziaren edekitzeko hartzen duten. Hala bada, konzientzia gaixtoa duena ere, lehenbiziko aldi gaitzean, den buruko minik ttipienean, da beldur hil dadin, bizia edeki diazoten. Zeren ezpaitu deus ere deus balio duen gauzarik, bere bizia baizen, eta hura galduz gero, penatu behar baitu.
§ 6
282 Erraiten du Job gizon saindu hark: Sonitus terroris semper in auribus eius; et cum pax sit, ille insidias suspicatur (Iob. 15). Gaixtoari bethi dagoka bere beharrietan beldurtasunaren soinua, konzientziaren latztasuna eta asaldua; eta bakean denean ere, uste du gerlan dela, eta orduan ere atrapatu nahiz zelatan dagotzala. Haur da, are mundu hunetan ere, bertze mundukoaz gainera, gaixtoaren gaztigua: beldurtasuna, segurantzarik gabe izi ibiltzea. Gaztigu hunetzaz mehatxatu zituen gure Jainkoak bere manamenduen hautsaileak, erraiten zerauela: Quod si non audieritis me, nec feceritis omnia mandata mea, fugietis nemine persequente (Levit. 26). Baldin enzuten ezpanauzue, eta ene