<435>
securus est reus animus; mens, enim, malae conscientiae, propriis agitatur stimulis (Isidor. lib. 2 Seliloq.). Presuna hobenduria, faltatsua, ezta behin ere segur, zeren bere konzientziaren ezproinak bethiere kolpeka hari baitzaitza. Pontu hunen gainean erraiten du San Anbrosiok: Domini, autem, traditorem non invenio a iudice esse damnatum. Non, enim, damnat eum Pilatus, non damnat populus, sed, quod gravius est, seipsum condemnat (Ambros. serm. 2 in Daniel, t. 2). Eztut edireiten ezen Judas, Jaunaren saltzailea, nehork kondenatu zuela, ez Pilatusek, ez herriak, eta ez bertzek; baina, gaixtoago baita, edireiten dut berak bere burua kondenatu zuela. Zeren sentenzia guztien gaineko sentenzia, guztiak xitzen eta iragaiten dituena, batbederak bere buruari, bere konzientziak benzuturik, emaiten dioena da.
284 Eta hunetan da ageri eztela antsia, nehork bertzek ez jakinagatik ere zure falta eta bekhatua, baldin zerorrek badakizu: konzientzia bera da lekhukorik asko. Ezta harentzat golkhorik, zokhorik, eta ez estalgunerik. Zeren Senekak dioen bezala: Quid prodest recondere se et oculos hominum auresque vitare? Bona conscientia turbam advocat; mala, autem, in solitudine anxia est atque solicita. Si honesta sunt quae facis, omnes sciant; si, autem, turpia, quid prodest neminem scire cum tu scias? (Senec. Epis. 43). Zer probetxu da gordetzea, eta jenden begietarik eta