Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/436

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<436>

beharrietarik ihes egitea? Konzientzia onak agerrian eta jendartean ibili nahi du, fida da han ere. Baina gaixtoak eztu nehon ere segurantzarik edireiten, ez etxean, ez kanpoan, ez bakharrik dagoenean, eta ez are konpainiatan denean ere. Zure obrak onak eta prestuak badira, jakin bitzate guztiek, baina baldin gaixtoak, desohorezkoak eta desohoragarriak badira, zer probetxu da bertzek ez jakitea, baldin zerorrek badakizkitzu? Zerori zara, zure konzientzia da lekhukorik segurena: bertze guztiek faltatuagatik hark eztezake falta, hark on edukiko du, hark akhusakuto du. Hargatik erraiten du halaber Senekak:

Nullum conscium peccatorum tuorum magis timueris, quam te ipsum; alium, enim, potest effugere; te, autem, nunquam; nequitia, enim, ipsa est sui poena(Senec. li. De moribus). Etzarela zure bekhatuak dakizkitenen, baten ere hain beldur, nola zeure buruaren; zeren bertzetarik badaidikezu ihes, eskapa zaitezke, baina ez zeureganik. Zeren bekhatua bera da, bere buruarenzat pena eta gaztigu.

Job gizon saindu hari gerthatu zeitzan kalte, galtze eta fortuna gaixto guztietan, eskapatzen zen bethi ere bat, abisatzeko eta berriaren ekhartzeko: Ego evasi solus, ut nuntiarem tibi(Iob. 1). Hala eskapatzen da, bada, bekhatorea baithan ere konzientzia, eta konzientziaren